Maribel Vaquero senatariak babes zabala jaso du Urnietan bertan

Aiurri 2019ko aza. 10a, 22:00

Espainiako Kongresurako eta Senaturako datuak aletzen hasita, Urnietan EAJ-PNV alderdia erraz nagusitu da. Senaturako Gipuzkoako hautagaia Maribel Vaquero herrikidea izan da, eta beharbada horregatik EAJ-k Kongresurako lortu duen emaitza hobetu egin du. Vaquerok senaturako dozenaka boto batzuk gehiago lortu ditu Urnietan bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!