2019/11/17 11:00

Deialdia

"Urnieta 0 kontaminazioa" ekimena

"Urnieta 0 kontaminazioa" ekimena
Urnietako San Joan plaza, Urnieta

Urnietako Magale ikastetxeko ikasle batzuek, aldaketa klimatikoaz eta planetaren etorkizunaz arduratuta “Urnieta 0 kontaminazioa” ekimena jarri zuten martxan. Ekimen horren barruan hitzaldi bat eman ostean, eta urriaren 19an zaborra biltzeko ekimen bat antolatu eta gero, zaborra biltzeko dei berri bat egiten dute igande honetarako.

Azaroaren 17an, goizeko 11:00etan hasiko da San Joan plazan zaborra biltzeko egingo duten ibilbidea. Bertatik trenbideruntz joango dira eta Igerategi poligonotik pasata Hernaniko mugara (Errotaburu arte) iritsiko dira. Ondoren, bueltan, Langardatik eta Ermotegitik barrena igarota San Joan plazara itzuliko dira. Ekintza, 13:30 aldera amaitzea aurreikusten dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!