Musika eskolako ikasleak Soinueneako musika-tresnen erakusketan izan ziren ostegunean

Aiurri 2019ko aza. 18a, 21:10

Haurrak erakusketako musika tresnak jotzen ausartu ziren Joseba Zabaleta adituaren laguntzarekin.

Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldeak Soinueneako musika-tresnen erakusketa antolatu du Lekaio kultur etxean. Lourdes Iriondo musika eskolako ikasleek bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan zuten ostegunean. Joseba Zabaleta Oiartzuarrak eman zituen azalpenak, eta haur zein gurasoek adi entzun zituzten adituak zioen guztia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!