"Arnasa gara" kanpainaren aurkezpena Xoxokan

Aiurri 2019ko aza. 21a, 07:47

Larunbat arratsaldean egingo dute Xoxokako aterpean, iluntzeko 19:00tan hasita.

Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoa eta Bizkaiko foru aldundiek, UEMAk eta hainbat udalerriek 'Arnasa gara' izeneko kanpaina aurkeztu dute. Euskararen indarberritzeari lotuta dago, eta helburua hauxe da: “Euskararen arnasguneetako biztanleen ahalduntzea eta kontzientziazioa indartzea, euskararen indarberritzean duten garrantziaz jabetu daitezen".

Prozesua bi zatitan banatuta dago. Lehenena arnasguneetara iristea da. Urnietan, esaterako, Goiburu-Xoxoka auzora. Bigarrena, Euskal Herri osora zabalduko da, arnasguneen errealitatea eta garrantzia ezagutzera emateko.

UEMAko lehendakari Josu Labakak aurkezpen ekitaldian honakoa adierazi zuen: “Herri honen berezko hizkuntza modu naturalean arnasguneetan ari da taupaka, sendo eta osasuntsu. Horregatik, arnasguneen garrantzia lau haizetara zabaltzeko beharra ikusi dugu. Bestetik, gainerako euskal herritarrek ere arnasguneak babestea euskararen normalizaziorako ezinbestekoa dela jakin behar dute, hizkuntza ekologiaren ikuspegian bide eginez”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!