Santa Zezilia eguna ospatzeko kalejira egin dute musika eskolako kideek

Lourdes Iriondo musika eskolako kideek zenbait kanta jo dituzte gurasoen eta herritarren begiradapean.

Hasiera batean euria hasi duela eta lehengo kantuak Lekaio Kultur Etxe ondoko arkupeetan jo eta abestu dituzte. Euria baretu duenean, kalejiran San Joan plazara gerturatu dira eta beste zenbait pieza jo dituzte. Jende asko bildu da euren senide, lagun eta kideak ikusteko; kaleak alaitu dituzte Lourdes Iriondo musika eskolakoek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!