Isilean ordu laurdenez izan dira, San Juan plazan. Elkarretaratzea txalo artean amaitu da. Asier Nieblaren senide eta lagunez gain, herritar ugari eta Udal ordezkaritza zabala elkartu da. EAJ-PNVko, PSE-EEko eta EH Bilduko zinegotzi gehienak elkarretaratzean izan dira.