Emakumezkoen senior taldeak lidergotzari eutsi dio seigarren partida jarraian irabazita

Aiurri 2019ko aza. 27a, 16:09

Urnieta Quel Abogados taldeak Txingudi Egaindar irundarren aurka jokatuko du asteburuan. 

Urnieta Quel Abogados eskubaloi taldeak seigarren partida irabazi zuen jarraian asteburuan jokatutako partidan garaipena lortu ostean, 17-22. Taldeak lidergotzari eutsi dio, baina Egia taldea atzetik du bigarren postuari eutsiz, puntuen berdinketarekin. Garaipenaren giltza eduki zuten defentsa gogorra izan zen. Aurkariak, berriz, erasoan ez zuten asmatu eta defentsa ahula erakutsi zuten partidan zehar. 

Gizonezkoen senior mailako taldeak, berriz,  galdu egin zuen Muskizen aurka, 36-21. Bizkaitarrak sendo eta konfiantzarekin hasi zuten partida eta urnietarrek ezin zioten aurre egin. Bertakoek erasorako ideia faltak eduki zituzten eta defentsan ahul jokatu zuten Artola Harategikoek. Aurrera begiratu eta datozen partidei aurre egin beharko diete urnietarrek mailari eutsi ahal izateko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!