'Soinuen Begiradak' ikuskizuna, hiru saio denera

Aiurri 2019ko aza. 30a, 09:05

Dantza, musika eta irudiekin Urnieta herriko ondarea balioan jarri nahi izan dute.

Saroberen 25. urteurrenarekin bat eginez, ikuskizun berria taularatuko dute. Anabas, Txanbolin eta Egape kultur taldeen lankidetzari esker sortu da, eta ekimenera eragile gehiago batu dira. Denek ere dantza, musika eta irudiekin Urnieta herriko ondarea balioan jarri nahi izan dute. Hiru saio egingo dituzte, sortu duen ikusminari erantzun nahian. 16:00tan partaideen senideentzat. Eta 18:00tan eta 19:30ean bi saio gehiago, ikuslego zabalarentzat.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!