Bizikidetza, memoria eta giza eskubideen jardunaldiak hastear dira

Jon Ander Ubeda 2019ko abenduaren 10a

Urnietako Udalak edizio berria antolatu du, egun hauetan zehar burutuko dena.

“IN DIALOGUE”, DOKUMENTALA

Abenduak 10, asteartea.

19:00, Lekaio.

Lekua: Lekaio kultur etxea

Mahai beraren inguruan bildu dira IRA-ko eta talde paramilitar unionistetako kide ohiak, soldadu britainiar ohi bat eta polizia ohi bat. Elkarrekin, elkarrizketa-ariketa batean murgiltzen dira.

Ondoren, solasaldia Paul Riosekin.

 

GAZTEDIA, MEMORIA ETA TRANSMISIOA, MAHAI-INGURUA

Abenduak 12, osteguna.

19:00, Lekaio.

Zer dakite gure gazteek? Zer ez dakite? Zer kontatu diegu? Zer jakin nahi dute? Zergatik da horren garrantzitsua transmisioa? Nola landu behar da transmisioa? Noren ardura da transmisioa?

Hizlariak: Iker Uson eta Leire Ostiza.

 

FILM LABURRAK, GIZA ESKUBIDEAK

Abenduak 10, 11 eta 12.

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian azken urteetan ikusi izan diren bost film labur. DBH-ko 4. mailako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleei zuzendutako emanaldiak.

Besteak beste, honako gai konplexuak jorratzen dituzte: identitatea, migrazioa, politika, emakumezkoen sexu-organoen erauzketa eta Indiako azido erasoen biktimak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!