2019/12/14 22:00

Kontzertua

“Tenpera” eta “Ro”-ren kontzertuak Saroben

“Tenpera” eta “Ro”-ren kontzertuak Saroben
Sarobe Arte Eszeniko Gunea, Urnieta

“Tenpera” eta “Ro”-ren kontzertuez gozatzeko aukera izango da larunbat honetan Saroben“KatapultaTour Gipuzkoa”-ren bitartez.

Tenpera

Tenpera Donostiako 18-20 urte bitarteko hiru gaztek osatzen dute; Iker Munduate, Iker Torra eta Jon Almuedo. Estilo aldetik rock alternatiboa jotzen dute 90. hamarkadako influentziarekin, noise-rock edota punk arloan murgilduta.

Duela urtebete hasi zuten proiektua eta harrezkeroztik Donostiako areto ezagunenetan jo dute: Dabadaban, Tabakalerako Kutxa Kultur Kluban, Intxaurrondoko kultur etxean… Aipatzekoa da ere Donostia inguruko festibaletan eduki duten parte hartzea. Esate baterakos aurtengo Donostia Festibalean eta Irun Zuzenean festibalean.

2017ko azaroan bi abestiz osatutako lehenengo EP-a atera zuten eta 2019ko Urriaren 1ean atera berri dute beraien bigarren EP-a, “Business”, lau abestirekin osatua. Corsarios Estudios-etan grabatu dute Lolo Ruiz-en eskutik, eta diseinua Mikel Malagon-ek egin du.

RO

Ro Azkoitiko matadero zaharrean jaio zen 2017ko udazkenean; Uso (bateria), Iker (baxua), Alkalde (gitarra), Gontxalo (gitarra) eta Iraeta (pianoa eta syntheak) elkartu zirenean. Ia urtebetez lokalean euren soinu eta melodiak laboratu ostean, 2018ko udan sentimenduz beteriko lau abesti munduratu zituzten; “Ilhunbean esanak”, “Ilhunbean eginak”, “ErROnkari” (intelude) eta “Aikor”. “Aikor”-ren bideoklipa Fujiko Nakaya artistaren lanean inspiratua izan zen.

2018ko udazkenean Andoainen ekin zioten kontzertuak emateari. Harrezkero, euren aztarnak utzi dituzte Tolosan, Azkoitian, Durangon, Azpeitian, Zestoan, Eibarren eta  Urretxun, besteak beste.

Ron musika Post Rock Instrumentalaren itsaso zabalean sakonera ezberdinetara igeri egiteko gai da bertan entzulea harrapatuz eta berarekin batera bidaiatuz.

Oharra: Sarrera dohainik izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!