2019/12/16 - 2019/12/27 14:25

Kirola

Adarra gauez

Adarra gauez
Urnieta

Zanpatuz taldeko kideek irteera antolatu dute, datorren abenduaren 27rako. Besabitik abiatu eta bertan amaituko da, Adarrara igo eta gero. 19:00tan abiatuko dira, eta behar beharrezkoak izango dira linterna eta frontala. Eguraldiaren arabera, neguko arropa eramatea gomendatzen dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!