Jendetza bildu da Mari Domingi eta Olentzerori harrera egiteko. Berrasoetatik San Juan plazara egin dute ibilbidea. Tartean, musika jo eta dantza egiteko aukera ere eduki dute.
Amaieran euskal mitologiako bi pertsonaiek hitz egin dute eta haurrek aukera eduki dute eurekin hitz egin, eskutitza eman eta argazkiak ateratzeko.