Gabonak 2019

Errege desfilea osatzeko bolondres bila ari dira

Aiurri 2019ko abe. 26a, 12:07

Antortxalariak behar dira Errege desfilerako, eta Udalak zabaldutako oharraren arabera, “LH 4-6 mailako haurrak bilatzen ari gara. Gurasoak ere etor daitezke haurrei desfilean laguntzera".

Ohar berean egitaraua zehazten da: “Urtarrilaren 5ean 17:30ean elkartuko gara, eta desfilea 18:00etatik 19:00etara egingo da. Haur bakoitzak goxoki poltsa bat jasoko du amaieran”.

  • Izen-ematea: Lekaio, 09:00-14:00. 943 00 80 33.

Trajeen banaketa

Urtarrilaren 3an, ostiralean, arratsaldeko 18:30etik 19:30era egingo da Saroben, etorritakoen hurrenkera errespetatuaz. Jantziak banatzerakoan haurrek izango dute lehentasuna eta trajeak amaituko balira, beste pertsonak baserritarrez jantzita atera daitezke desfilean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!