Kyxo izeneko indie-pop musika taldea sortu da Urnietan

Aiurri 2020ko urt. 8a, 10:18

'AMZ' izeneko lehen kantuaren bideoklipa argitaratu berri dute. Taldea bost mutilez osatuta dago: Javi, Eneko, Manza, JonMikel eta Endika. Twitter eta Instagram sare sozialen bitartez jarrai daitezke, eta taldearen musika YouTube kanalean edota Bandcamp plataforman entzun daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!