Osoigo plataformak kanpaina abiarazi du, Nieblatarren eskaerarekin

Aiurri 2020ko urt. 12a, 11:18

Osoigo internet plataformak, Asier Nieblaren senideekin batera, urnietarraren kasua indarkeria matxistatzat hartzeko kanpaina abiarazi du. Zehazki, Eusko Jaurlaritzako ordezkariei zuzendutakoa da.

Eskaeran hauxe da senideek adierazi dutena: Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioei proposamena babestu eta gure Asierren kasua biolentzia matxistatzat kontutan hartzea nahi dugu. Erregistro ofizialetan hala jasotzea nahiko genuke. Bere galdera ez dadila ahanzturan geratu, eta ez dadila berriro errepikatu. Justizia Asierrentzat”.

Urtarrilaren 8an abiarazi zuten kanpaina, eta egun gutxitan 334 babes jaso eta hainbat erreakzio bildu dituzte. Kanpainarekin bat egiteko web orrialdean sartu eta babesa eman beharra dago.

 



Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!