Errealitatea zein den ikusi eta merkatariak talde bezala berpizteko babesa eskaini nahi dietela dio. Bileraren beste helburuetakoa entzutea dela erantsi du. De Miguelek esperientzia badu, bere ibilbide profesionalean akademia baten arduraduna baita. Analisia egina duela dio: “Bileran ekarpenak egingo ditugu, analisia egin baitugu. Uste dugu Udalak ere zer egina baduela. Udalak bere aldetik egiten badu, merkatariak bere aldetik egiten badu, denak elkartuz gero... ea Beterri-Buruntza eskualde mailan egiten diren dinamizazio lan horietan Urnieta sartzea lortzen dugun”.
Gaurko bilera Lekaion izango da, iluntzeko 20:00tan hasita.