Parte hartze prozesu berria zabaldu du Urnietako Udalak

Jon Ander Ubeda 2020ko urt. 14a, 14:01

Udal aurrekontuaren partida bat herritarrek aukeratutako egitasmoekin gauzatu ahal izango da, azken urteotan egin izan duten bezala. Aurtengo abiaraziko dituzten bi parte hartze prozesuen artean lehenengoa da. Oraingoa urtarrilean zehar bideratuko dute eta alor ezberdinetako hainbat proposamen aurkeztu ahal izango dira. Mikel Pagola alkateak eta Jorge Segurado zinegotziak egitasmoaren xehetasun guztiak eskaini dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!