Urnieta Quel Abogados taldeak partida garrantzitsua irabazi du Egiaren aurka

Urnietarrak itzuliko lehen partida jokatu ostean, bigarren postuari eutsi diote. Liderrarengandin 2 puntura kokatuta daude, eta hirugarrenarengandik 4 puntura.

Urnieta Quel Abogados taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Donostiako Egia taldearen aurka, 22-24. Bigarren postuan jarraitzen dute liderrarengandik 2 puntura eta hirugarrenarengandik 4 puntura. 

Hasiera ez zen erraza izan urnietarrentzat; defentsa ahula erakutsi zuten eta donostiarrek egoera hori baliatu zuten markagailuan aurrera egiteko. Dena dela, atsedenaldia baino lehen markagailuari bira ematea lortu zuten Urnietako jokalariek, 10-12 puntuko markagailuarekin. 

Bigarren zatiari dagokionez, urnietarrak indartsu eta gogo biziz hasi ziren jokatzen; erasoan asmatzen hasi ziren eta defentsa sendotu zuten. Bigarren zatian, sei puntuko aldea ere eskuratu zuten. Azkenean, partida gogor eta parekatuaren ostean, bigarren postuan jarraitzeko garaipena lortu zuten.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!