Santa Ageda bezperako koruaren entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2020ko urt. 23a, 17:28

Santa Ageda aurretik hiru entsegu egingo dira Lekaio Kultur Etxean, urtarrilaren 28-30 eta otsailaren 4an.

Santa Ageda bezpera ospatuko da otsailaren 4ean Urnietan. Hori dela eta, urtero bezala, eta usadioari jarraituz, koru bat antolatu da, herrian zehar, etxez etxe eta kalez kale kantari ateratzeko. Korua arratsaldeko 18:00etan irtengo da Lekaio kultur etxetik.

Santa Ageda aurretik hiru entsegu egingo dira Lekaio Kultur Etxean, honako egun eta orduetan:

  • Urtarrilak 28, arratsaldeko 20:00
  • Urtarrilak 30, arratsaldeko 20:00
  • Otsailak 4, arratsaldeko 17:30

Oharra: Parte hartzaile guztiei baserritarrez jantzita joatea eskatzen zaie.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!