Kirolaren garrantziari buruz hitz egin dute Bidasoa eskubaloi taldeko zenbait kidek

Aiurri 2020ko urt. 27a, 16:07
Bidasoako jokalariak ikastetxean egin den hitzaldian

Fisioterapeutak eta jokalariek zenbait gai mahaigaineratu dituzte; hala nola osasuna edota kirolaren eta ikasketen garrantzia. 

Asobal ligan jokatzen duen Bidasoa Eskubaloi taldeko zenbait kide gerturatu dira Magale ikastetxera osasunari eta kirolak duen garrantziari buruz hitz egitera; besteak beste, Iker Serrano, Kauldi Odriozola, Leo Renaud, Thomas Tesorière, Paco Barthe jokalariek, eta Juan Mari Morales fisioterapeutak hartu dute hitza.

Jokalari guztiek nabarmendu dute kirolaren garrantzia: batetik, egunerokotasunean jarduera fisikoa egitea ezinbestekoa dela azaldu dute; bestetik, bizitzarako ikasketa garrantzitsuak eskuratzeko garrantzitsua izan daitekeela nabarmendu dute, esaterako, diziplina, sakrifizorako gaitasuna edota burua zaintzen ikastea. Juan Mari Morales fisioterapeutak ere kirolaren garrantzia nabarmendu nahi izan du, osasuna zaintzeko ezinbestekoa baita.

Esanak esan, etorkizunari eta ikasketei buruz ere jardun dute. Eliteko kirolariek argi utzi dute kirol profesionala utzi ostean lanik egin gabe bizitea oso zaila dela, honela, ikasketen garrantzia nabarmendu nahi izan dute. Laburbilduz, lezioz beteriko hitzaldia izan da, osasunean aditua den taldeko fisioterapeutarekin eta elite mailan jokatzen duten Bidasoa taldeko jokalariekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!