Nikolas Segurola fraideari Baserritarron laguna saria

Aiurri 2020ko urt. 29a, 12:24
©ENBA

ENBA nekazal sindikatuak urteko batzar orokorra egin zuen asteburuan, Urnietako salesiar ikastetxean.

Baserritarrak eta agintariak elkartu ziren Urnietan. Iñaki Goenaga sindikatuko lehendakariak familia nekazaritza defendatu zuen, horixe egokiena dela argudiatuz. Era berean, ingurumen alorrean egiten duten lana azpimarratu zuen. Bereziki, mendian lan egiten duten abeltzainen kasuan. Ekitaldian omenaldia eskaini zioten Nikolas Segurola fraideari. Lagunarteko bazkariarekin amaitu zen eguna.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!