Kantuan aritzeko hitzordu bikoitza Urnietan

Kantazaun ekimena, larunbatean. Santa Ageda bezperako kantu erronda, datorren asteartean.

Kantazaun taldeak euskarazko kantagintza hauspotu nahi du. Horretarako, hilean behin kantu kalejirak egin ohi dituzte. Urrutira joan gabe, larunbat honetarako saio berezia egingo dutela iragarri dute. Kantuan aritzeaz gain, elkarrekin bazkaltzeko aukera baliatuko baitute. Eguerdiko 12:00tan hasita kantuan ibiliko dira. Lekaion bazkalduko dute, eta bazkalostean Iriondo eta Lete gogoan hartuko dituzte.

Santa Agedako kantu erronda

Otsailaren 4an, kantu taldea 18:00etan irtengo da Lekaiotik. Udalak jakinarazi duenez, "parte hartzaile guztiei baserritarrez jantzita joatea eskatzen zaie". Parte hartzaileek kantua dohitzeko aukera izango dute, hurrengo bi entseguetan. Urtarrilaren 30ean, ostegunarekin, iluntzeko 20:00tan entsegua egingo dute. Eta otsailaren 4an, arratsaldeko 17:30ean hasita azkena. Bi hitzorduak Lekaion izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!