Salesiar ikastetxean behera, Idiazabal kalean sartu eta merkatalgune asko zabalik daude: denda, zerbitzu, taberna eta kafetegiak zabalik daude. Taberna, jatetxe eta harategi ezagun batzuk itxita dauden arren, merkataritza jarduera nabarmena da Urnietako kaleetan. Udaletxe ondoko taberna eta kafetegi guztiak zabalik daude ere.
Industriguneetan lan jarduera nabarmena da. IAT-ITVa itxita badago ere, Erratzuko enpresa askotan langileak lanean daude.
“Lan, pentsio eta bizitza duina” izenburupean greba deialdia egin dute Euskal Herri osoan. Urnietarrak Hernanin deitu duten manifestaziora deituta daude, iluntzeko 19:00tan hasiko dena.