Garaipen garrantzitsua lortu du Urnieta Artola Harategiak mailari eusteko lehian

Josu Pagola Urnieta Artola Harategia taldeko jokalaria

Gizonezkoen senior mailakoek garaipen garrantzitsua lortu dute Ugeraga taldearen aurka. Emakumezkoen senior mailakoek, berriz, partida kaskarra jokatu zuten eta ez zuten irabaztea lortu.

18 jardunaldiren ostean Urnieta Artola Harategia taldeak garaipena lortu du etxetik kanpo. Amesten jarraitzeko garaipena izan da asteburuan jokatutakoa eta mailari eusteko lehian sartu dira bete betean. Nabarmenki irabazi zuten urnietarrek Ugeraga Eskubaloia taldearen aurka, 27-38. Guztira zortzi puntu lortu dituzte eta maila eustetik puntu batera gerturatzea lortu dute. 

Urnietarrak gogotsu atera ziren pistara jokoan asko baitzegoen jokoan; erasoan nabarmenki gehiago zirela erakutsi zuten eta abantaila handia lortu zuten. Defentsan ere sendo aritu zen taldea eta aurkariek ezin izan zuten askorik egin. Hortaz, atsedenaldira 8 goleko aldearekin ailegatu ziren. Dena dela, bigarren zatian ere intentsitate handiarekin jokatu zuten eta garaipen garrantzitsua lortu zuten. Lorpena ezinbestekoa izan zen puntu garrantzitsuak lortzeko eta taldea aurrera bultzatzeko.

Asteburu kaskarra senior mailako emakumezkoentzat

Emakumezkoen senior mailako taldeak galdu egin zuen asteburuan Ereintza Beissier taldearen aurka, 21 eta 12. Buelta zailatsunekin hasi dute urnietarrek; bigarren postuan jarraitzen duten arren, bigarren postua arriskuan egon liteke aurkaria soilik bi puntutara dagoelarik. 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!