Inauteriak 2020

Inauteriak, ostiraletik igandera

Jon Ander Ubeda 2020ko ots. 14a, 11:35

Inauteri festa nagusia larunbatean bada ere, ostiralean gazteek Gaztegunean mozorro festa egingo dute. Larunbateko ospakizun nagusiak igarota, inauteriak jarraipena izango du Etxeberri plazan.

 

Otsailak 21, ostirala

Ospakizuna Gaztelekuan

  • 17:00 LH6, DBH1-2 mozorro festa Gaztelekuan.
  • 19:00 DBH3-4 mozorro festa Gaztelekuan.

Otsailak 22, larunbata

Ospakizuna herrigunean. Aurtengo gaia Zirkoa izango da

  • 12:00 Txanbolin txistulari bandaren kalejirarekin.
  • 12:30 Poxta Zaharren poteoa abiatuko da Zubitxo plazatik.
  • 14:30 Herri bazkaria Udal frontoian.
  • 17:00 Herriko talde guztien arteko topaketa egingo da San Juan plazan
  • 17:30-20:30 Idiazabal kalean trafiko mozketak.
  • 17:30 Inauteri desfilea irtengo da San Juan plazatik, Bosko Anitz txarangak girotuta. Desfilea Maximo Iurramendi kaletik Idiazabal kaleraino.
  • 18:00 Elektrotxarangaren abiatzea.
  • 19:00 Elektrotxaranga Etxeberri plazan izango da hitzordua. Bosko Anitzek antolaturiko mozorro lehiaketa. Eguraldi txarrarekin, Egapen. Ondoren DJ saioa.
  • 23:00-1:00 DJ saioa.

Otsailak 23, igandea

Inauteri festa Etxeberri plazan

  • 17:30 ”Sortu zure orri-markatzailea” tailerra eta txokolatada solidarioa Etxeberri plazan.
  • 18:30 Sara Grajal eta PJ Kahuna zuzenean.
  • 19:30 Mozorro lehiaketa. Halaber, pintxopoteaz gozatzeko aukera izango da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!