Laster abiatuko dira eraberritze lanak, Jubilatuen egoitzan

Jon Ander Ubeda 2020ko ots. 17a, 09:13

Lanak bi fase ezberdinetan burutuko dira. Eraikinaren kanpoaldea eraberritzen hasiko dira hurrengo asteetan.

Eraberritzea "integrala" izango dela iragarri du Urnietako Udalak. Kanpoaldeko eraberritze lanei datozen egunetan ekingo diete. Eta kanpoaldeko lana amaituta, barnealdeko instalakuntzatan eraberritze gehiago egingo dituzte. Abiatzear denaren azalpena eman du Udalak, prentsa ohar bidez: "Obraren lehenengo zatia gaur egungo eskakizun termikoetarako egokitzeko baliagarria izango da. Eraikinaren aurreko partean esku-hartuko da, kanpoaldean isolamendu termikoa jarriz eta uren filtrazioak deuseztatuz. Horrez gain, oraingo leihoen ordez, eraginkoarragoak izango diren beltz koloreko berri batzuk ipiniko dira". Obra horren aurrekontua 371.234 eurokoa da. Lanak dagoeneko esleituta daude, eta hurrengo asteetan hasiko dira.

Denda Berriko barnealdeko instalakuntzak berritzeari ekingo diote, ondoren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!