"SuperH hontz zuriaren lurraldean" ikuskizuna Magale ikastetxeko DBH 2ko ikasleen eskutik

Aiurri 2020ko ots. 16a, 19:04

Haurren minbiziaren inguruan lanean aritzeaz gain, gaixotasun hauen ikerkuntzak duen garrantziaz ere jabetzeko aukera izan dute.

Superheroi, izar, sorgin eta hontzen artean ibili dira azken asteetan Urnietako Magale Ikastetxeko 2.DBH-ko ikasleak. Izan ere, gizartearekin zerikusia duen arloarteko proiektuan dihardute eta bertan, Miren Amuriza bertsolari bizkaitarrak idatzitako “SuperH hontz zuriaren lurraldean” ipuina oinarri hartuz, ipuin musikatua antzeztu zuten..

Haurren minbiziaren inguruan lanean aritzeaz gain, gaixotasun hauen ikerkuntzak duen garrantziaz ere jabetzeko aukera izan dute.

Ekitaldiaren amaieran, ikastetxeko Guraso Elkartearen laguntzaz antolatutako txokolatada solidarioa egin zuten, euro bateko donazioaren truke txokolatea hartzeko aukera izan zuten eta bertan bildutako diru guztia, Bartzelonako Hospital Sant Joan de Déu gauzatzen ari diren ikerketetara bideratua izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!