Loitegi urnietarra behetik gorainoko bidea egiten ari da Iparraldeko txapelketan

Aiurri 2020ko ots. 21a, 11:27

Julen Loitegi

Loitegik eskuz banaka trinketean mailaz igotzea lortu du Iparraldeko txapelketan baigorriararri irabazi ostean, 19-40. Oraingoan, maila handiagoko aurkariak izango ditu aurrean, eta taldeko lehenengo gelditzea izango du xede, maila handienera igotzeko kanporaketak jokatu ahal izateko.

Julen Loitegik eskuz banaka trinketean mailaz igotzea lortu du Iparraldeko txapelketan baigorriararri irabazi ostean, 19-40. Lau garaipen lortu ditu jarraian eta, beraz, bigarren mailako talde fasera jauzi egitea lortu zuen.

Urnietarrak txapelketa hori lehen aldiz jokatu zuenez, behetik hasi zen eta gora egitea lortu du nabarmenki. Oraingoan, maila handiagoko aurkariak izango ditu aurrean, eta taldeko lehenengo gelditzea izango du xede, maila handienera igotzeko kanporaketak jokatu ahal izateko.

Lehen mailako trinketeko eskuz binaka Gipuzkoako txapelketan, Julen Loitegik eta Eñaut Esnaolak 40-0ko garaipena lortu zuten aurkariak ez agertzean. Urnietako bikoteak lanean jarraituko du finalera iritsi eta txapela lortzeko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!