Aldizkako igarobidea Etxeberriko biribilgunean otsailaren 25ean

Aiurri 2020ko ots. 21a, 12:06

Etxeberri auzoko biribilgunea

Garabia goizeko 9:00ak inguruan iritsiko da, eta bi langilek kontrolatuko dute aldizkako igarobidea.

Eteneta eta San Juan lotuko dituen igogailuaren ondoko dorre elektrikoa aldatzeko lanak gauzatzen ari dira. Prozesu horren barruan, otsailaren 25ean garabi handi bat etorriko da dorre berriaren muntaketarako. Garabi horrek Etxeberriko biribilgunearen eskubiko zatia okupatuko du, eta, ondorioz, ezkerreko aldean aldizkako igarobidea jarriko da Etxeberritik atera-sartu ahal izateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!