Adarrazpi gaztandegira bisita gidatuak

Aiurri 2020ko ots. 24a, 10:31

Urnietako Goiburu auzoan, Xoxoka ondoan, kokatua dagoen Adarrazpi baserrikoak artzainak eta gaztagileak dira, beraz, aukera ona izanen da haien eskutik latxa ardiak eta arkumeak hurbiletik ikusteko eta Idiazabal gaztaren sekretuak ezagutzeko. 

Otsailaren 29ean eta martxoaren 1ean, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak Adarrazpi gaztandegira bisita bereziak antolatu ditu.Ordu eta erdi inguruko bisitan, ardi latxaren ezaugarriak eta bizi-zikloa azalduko dira lehenik. Jarraian, ardiak jezteko gunea eta prozesua erakutsiko dira. Ardi-esnearekin elikagai-eraldaketa tailerra egiteko aukera egongo da ere). Gazta dastaketarekin amaituko da bisita.

Adarrazpiko ardi gehienak Aralarko Natura parkeko larreetara eramaten dituzte ekainean, Pardeluts-eko inguruetara hain zuzen ere, eta handik ibiltzen dira urria bitartean. Urrian Adarrazpira ekartzen dituzte atzera eta Urnieta inguruko larreetan zein artegian ibiltzen dira ekaina bitartean, urteko zikloa osatuz.

Bertan bazkaltzeko aukera izango egonen da; ardi-esnearekin eta arkumearekin eginiko askotarikoak produktuak dastatuz. Menuak 32€ balio ditu eta 10 urte artekoentzat 12€ izango da, ondorengoaz ase daitekeelarik: Idiazabal krema tostak, txorixo egosia, ardi-esne kroketak, arkumea patatak eta entsaladarekin, postrea, kafea eta edariak.

Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua. Aurrez izena ematea beharrezkoa da, leku mugatua baitago. Bisita gidatuak otsailaren 29an eta martxoaren 1ean izango dira, eta 11:00etan hasiko da eta ordu t´erdi iraungo du. Prezioa, berriz, 9 eurokoa izangoa helduentzako eta 4 eurokoa 4-12 urte arteko gazteentzako.

Izena emateko 943 49 50 69 eta 688 89 50 68 zenbakira deitu edota arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!