2020/02/28 18:30

Lehiaketa

Olaia Iraolak eta Andrea Isasak Latinoamerikan zehar egindako bidaia kontatuko dute

Olaia Iraolak eta Andrea Isasak Latinoamerikan zehar egindako bidaia kontatuko dute
Lekaio Kultur Etxea, Urnieta

Urnietako Gazte Informazio Puntuak antolaturiko bidaien diaporama lehiaketaren
hirugarren edizioa amaierara iristen ari da, izan ere, azken aurkezpena soilik geratzen
baita.
Lehendabizi, Nahikari Sanchezek unibertsitateko bi lagunekin batera Tailandiara eta
Filipinetara egindako bidaia azaldu zuen. Ondoren, Maddalen Kortajarenak Islandian
zehar furgonetarekin gauzaturiko ibilbidearen berri eman zuen, eta ostiral honetan
azkenik, Olaia Iraolak eta Andrea Isasak Latinoamerikan 163 egunetan zehar
egindako bidaiaren kronika egingo dute. Argentina, Txile, Bolivia, Peru eta Kolonbia
bisitatu dituzte.

Behin aurkezpen guztiak eginda, sariak banatuko dira. Lehenengo sariaren garaileak
375 euro irabaziko ditu, bigarrengo saria 150 eurokoa izango da eta hirugarrengoa 75
eurokoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!