Garaipen garrantzitsua Urnieta Artola Harategiarena mailari eusteko lehian

Aiurri 2020ko ots. 26a, 10:14
Erlaitz Arrietan, Urnieta Artola Harategiko jokalaria

Partida berdindua eta parekatua izan zen Errenterian jokatu zena. Urnietarrek garaipena beharrezkoa zuten atzetik zetozenei aurrea hartzeko eta Euskadiko Ligako mailari eusteko.

Urnieta Artola Harategiak garaipena lortu zuen gol bakar bategatik (23-24) Errenteriako Ereintza Beissier taldearen aurka. Urnietarrek jaitsiera postuak gainditu dituzte eta hamaikagarren postuan jarri dira Senior mailako Euskadiko txapelketan. Garaipen hau ezinbestekoa izan da atzetik datozenei abantaila ateratzeko eta mailari eusteko borrokan aldea lortzeko.

Errenteriarrak partida ondo hasi zuten. Defentsa sendoa eta eraso eraginkorra erakutsiaz partiduko lehen abantaila lortu zuten; hortaz, urnietarrek denbora eskatu behar izan zuten egoera aztertu eta erantzun egokia emateko. Zenbait aldaketen ostean, Artola Harategia taldeak partidari neurria hartzen hasi zen. 20. minuturako urnietarrak bi golen aldea lortu zuten (8-10). Partida guztian zehar lehia oso parekatua izan zen, eta edonork irabaz zezakeen. 45. minutuetan markagailua berdinduta zegoen, 19-19. Norgehiagoka berdinduta egon zen azken unerarte, baina azkenean urnietarrak gailendu ziren azken segunduetan sartutako gol bategatik. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!