Gipuzkoari bira, Zanpatuzen eskutik

GR-121 ibilbidea

Donostia-Zarautz ibilbidea egiteko asmoa dute, martxoaren 7an.

Eskiatzeko irteera bertan behera geratu zen arren, Zanpatuz taldeak ekimen betean darrai. Egitasmo berria aurkeztu dute, egunotan: Gipuzkoari bira mugaz-muga egitea. Hogei etapa ezberdinetan egiteko 300 kilometro inguru dituen ibilbidea da, eta elkarteak bizpahiru urtetan egin nahiko luke. Martxoaren 7an Donostiatik abiatuko dira, Zarautz aldera dauden 22 kilometroak egitera. 6 orduko ibilbidea da, zailtasun ertainekoa. Janaria eta edaria bakoitzak berea eraman beharko du. Goizeko 07:30ean irtengo dira Matxo tabernaren pareko bus geltokitik, eta iluntzeko 18:00ak aldera itzuliko dira. Interesa duenak izena eman behar du, martxoaren 3a baino lehen, Kantoi tabernan edota 2KN kafetegian. Deialdia irekia dela gogorarazi du Zanpatuz elkarteak: "Animatu eta zatoz egun eder bat pasatzera!".

Irteera martxoaren 7an da, eta izen emateko epea martxoaren 3an amaituko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!