Duela bi urteko elurtea Urnietan

Aiurri 2020ko ots. 28a, 12:58

Gogotik egin zuen elurra Urnietan duela bi urte, eta herria geruza lodi zuri baten azpian geratu zen. Irudi ikusgarriak eskaini zituen.

Esan bezala, irudi ikusgarriak utzi zituen elurteak, baina arazoak ere ugariak izan ziren; memento batzuetan trafikoa gelditu zen autoek irrist egiten baitzuten. Horrez gain, zerbitzuetako langileek gogoz egin zuten lan eskola edota bideetatik elurra kentzeko.

Esanak esan, haurrentzako egun berezia izan zen, eta jolasteko probestu zuten ez-ohiko gertakari metereologikoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!