Herme Gonzalez izendatu dute PSE-EEko batzarkide

Aiurri 2020ko mar. 2a, 12:52

Herme Gonzalezek "ardura handiko" postua duela eta etorkizunari begira lan handia egin beharko duela jakinarazi du gaur goizean Gipuzkoako Batzar Nagusiko egoitzan.

Urnietako sozialisten udal taldeko bozeramailea den Herme Gonzalezek, "Euskal Sozialistak" taldearen batzarkide akreditazioa jaso du Gipuzkoako Batzar Nagusiko egoitzan. Gonzalezek Denis Itxaso ordezkatuko du, zeinak dimisioa aurkeztu zuen Euskadin Gobernuko Ordezkaritzat izendatu ostean. Urnietarra Kultura Batzordeko lehendakaria eta politika sozialeko kidea izanen da.

Herme Gonzalezek gaur goizean adierazi du, batzarkide sozialisten taldean sartzea "harro" egoteko modukoa dela; era berean, aurrerantzean "ardura handia" edukiko duela aitortu du. Horrez gain, etorkizunari begira, Gipuzkoako Parlamentuan PSOEk aldarrikatzen dituen eta berak babesten dituen politika aurrerakoiak bultzatu nahi dituela jakinarazi du.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!