Larunbat gauekoa hitzordu klasikoetakoa da, martxoaren 8a iristen denean. Lagunarteko afaria egingo dute, Oianume jatetxean. Urteak dira, gainera, afariari eusten diotela. Lagun artean egoteko eta herrikideak ezagutzeko aukera aproposa izaten da. Izen-ematea bezpera arte zabalik izango da. Interesa duenak izena emateko aukera dauka, martxoaren 6ra bitarte. Menuaren prezioa 31 eurokoa da, eta diru-sarrera Laboral Kutxan egin behar da.