"Dagoeneko hasi dira kiroldegia eraberritzeko lanak. Obrak iraun duen bitartean eragozpenak sortuko dira", esanez oharra zabaldu du Udalak. Pazientzia eskatzen die herritarrei, "eta eragozpenak ahalik eta txikienak izaten saiatzeko konpromisoa hartzen dugu" erantsi dute. Ezaguna denez, hainbat zerbitzu kiroldegiaren gaikaldeko modulu aurrefabrikatuetan eskaintzen ari dira. Helburua kirolzaleen eguneroko martxa ahalik eta gutxien oztopoatzea da.