Baratze-parkearen erabilera zozketara aterako du Udalak

Aiurri 2020ko mar. 6a, 08:00

Baratze parkeko ikuspegia, parean Urnietako herrigunearen ikuspegiarekin. UDALA

Baratze Parkeko partzeletako bat eskuratzeko aukera dago, martxoaren hamarra bitarte.

Udalak Baratze-parkeko lursailetako bat eskuratzeko aukera zabaldu du. Interesa duen pertsonak izena eman beharko du Bertan bulegoetan, martxoaren 10a baino lehen. Hautaketa zozketa bidez erabakiko da, Udalak ezarritako prozeduraren arabera.

Baratze-parkea herritaren artean elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzeko proiektua da, Kutxa Ekogunearekin batera sustatu zena. 2016an, Udalak oharrean gogora ekarri duenez, "49 partzela eskaini zituen, zeinak, izena eman zuten pertsonen artean zozketa bidez banatu ziren. Proiektua abian jarritakoan Udalak azaldu zuen baratze ekologikoen lagapena gehienez 4 urterako izango zela, eta behin epe hori beteta, berriro zozkatuko ditu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!