Merkataritza sustatzeko adostasun zabala

EH Bilduk proposatutako mozioarekin bat egin dute EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek.

Tokiko merkataritzaren egoera zaila da Beterri-Buruntzan, eta Urnietan bada beste elementu erantsia: Merkatariak elkarte bezala jarduteko duten ahulezia. Egoera aldarazteko ekimen ezberdinak martxan jarri nahi dira, bereziki Udalaz gaindiko erakundeen aldetik. Baina Urnietan ere ekin behar zitzaion, eta EH Bilduk abiatu duen ekimenarekin bat egin dute EAJ-PNVk eta PSE-EEk. Aurreko plenoan mozioa aho batez onartu zen. Hauxe, hartutako konpromisoa: "Udalak behar duen lehentasuna eman diezaiola komertzioari, beharrezko ekimenak abian jarriz eta epe motzean egikarituz". Martxoaren 9an merkatariekin elkartuko dira.

Udal ordezkarien adierazpenak

Ainara de Miguel, EH Bildu: "Merkatariekin bilduta, premiazkoa ikusi genuen lanketa mahaia deitzeko".

Herme Gonzalez, PSE-EE: "Oso gai serioa eta kezkagarria da. Udalak merkatariei babesa adierazi behar die".

Mikel Pagola, EAJ-PNV: "Merkatariek laguntza eskatu dute eta merkataritza mahaia eratzea ongi ikusten dugu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!