2020ko Martxoak 8

Urnietan elkarretaratzea egin zen, Martxoak8 egunaren harira

Xabier Lasa 2020ko mar. 9a, 19:28

Urnietako hainbat herritarrek bat egin zuten Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira San Juan plazan antolatu zen elkarretaratzean. Bilkuran zehar, neska gazte batek, euskaraz, eta Herme Gonzalez zinegotziak, gaztelaniaz, Udalak onartu duen adierazpen instituzionaleko zenbait pasarte irakurri zituzten.

 

Hona irakurri zen testua: “1952ko martxoaren 8a Emakumearen Nazioarteko Eguna ezarri zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak (NBE). Munduko mugimendu honen ustez, generoaren arteko berdintasuna ez da soilik oinarrizko giza eskubidea. Berdintasuna gizarte osoaren mezu bakar gisa aldarrikatzeko garaia da. Urnietako Udalak konpromisu irmoa adierazi du berdinatasunezko gizarte inklusiboa eraikitzen laguntzeko, pertsona guztien eskubideak eta parte-hartzea bermatuko dituena tokiko bizitzan”.

Elkarretaratzean zehar, emakume talde batek martxoaren 8a borroka eguna dela aldarrikatu zuen, eltze-joaldia eginez.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!