Kiroldegia itxi egingo dute martxoaren 12an eraberritze lanak direla eta

Aiurri 2020ko mar. 10a, 09:44

Martxoaren 12an eta hurrengo egunetan Urnietako Udal kiroldegia itxita egonen da banakako erabiltzaileentzat, kirol materiala eta instalaziorako hainbat gailu esparru berrira eraman behar dituztela medio. Instalazioetako jarduerak egiten jarraitzeko moduluak martxoaren 30ean irekitzea aurreikusten du Udalak.

Berrasoetako parking-ean modulu aurrefabrikatuak muntatzen ari dira kiroldegiaren eraberritze lanak gauzatzen diren bitartean, instalazioetan egiten diren jarduerak mantentzeko.

Esanak esan, kiroldegia itxita egongo den arren, kirol federatuko eta eskola kiroleko lehiaketak aurrera jarraituko dute, futbol zelaia zein kirol anitzeko pista erabili ahal izango dira normaltasunez. 

Modulu aurrefabrikatuen irekiera

Moduluak martxoaren 30erako irekitzea espero du Urnietako Udalak. Behin-behineko moduluen helburua kiroldegiko erabiltzaileek euren eguneroko jarduna normaltasunez egitean jarraitzea izanen da, eraberritze lanal amaitu bitartean.

Buruntzaldeako kirol instalazioen erabilera

Lekualdaketak irauten duen bitartean Andoaingo, Lasarteko eta Usurbilgo kirol instalazioak erabiltzea gomendatzen zaie bazkideei. Aipatutako instalazioak Buruntzaldeako hitzarmenaren barruan daudenez, doan sar daitezke erabiltzaileak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!