Koronabirusa

Urnietako ekitaldiak bertan behera geratu dira

Aiurri 2020ko mar. 12a, 13:45

Urnietako Udalak datozen bi asteetarako iragarrita zituen ekitaldiak bertan behera utzi ditu. Udal langileei telematikoki lan egiteko aukera eskaini diete. Jarraian Udalaren oharra:

"Koronabirus kasuen gorakadaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzak neurriak iragarri ondoren, Urnietako Udalak honako neurri hauek hartuko ditu bihartik aurrera pertsonen gehiegizko kontzentrazioa saihesteko eta, horrela, birusaren hedapena minimizatzeko:

Udal zerbitzu eta jarduera hauek bertan behera utziko dira:

  • Kiroldegia
  • Frontoia
  • Liburutegia
  • Musika Eskola
  • Ludoteka
  • Gaztelekua
  • Gazte Informazio Puntua
  • Udaletik ematen diren ikastaro guztiak
  • Ikasketa gela zerbitzua
  • Zerbitzu sozio-hezitzailea

Bertan herritarraren arretarako bulegoa irekita egongo da ohiko ordutegian, 7:30-14:30, baina beharrezkoa bada bakarrik joatea gomendatzen daudaletxera, eta administrazio elektronikoa eta telefono bidezko kudeaketa erabiltzea beste guztirako.

Hartutako neurriak aldatu ahal izango dira, osasun agintarien jarraibide berriak gertatzen badira".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!