Haritzak landatu dituzte Egapeko eta Magaleko ikasleek Berrasoetako mendian

40 zuhaitz inguru landatu dituzte Magale eta Egape ikastetxeetako ikasleek Zuhaitz Egunaren harira.

Zuhaitz Eguna ospatu da gaur Urnietan. Egape ikastolako eta Magale ikastetxeko lehen hezkuntzako bosgarren mailako 60 ikasle inguruk haritzak landatu dituzte Berrasoetako mendian. Horrela, eremu horretan dagoen hariztiari jarraipena emango zaio. Horrez gain, bertako langileek haritzari eta inguruneari buruzko azalpenak eman dituzte, ikasleek inguru-giroa zaintzen ikasteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!