Koronabirusa

Jaurlaritzaren erabakia eta gero, Urnietako Udalak neurri berriak iragarri ditu

Aiurri 2020ko mar. 13a, 13:26
©Kulturklik

“Koronabirus kasuen gorakadaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzak neurriak iragarri ondoren, Urnietako Udalak honako neurri hauek hartu ditu datozen 15 egunetarako, pertsonen gehiegizko kontzentrazioa saihesteko eta, horrela, birusaren hedapena minimizatzeko”.

Udal zerbitzu eta jarduera hauek bertan behera utzi dira. Era berean, Udalaren jabetzakoak diren espazioetan ekintzak gauzatzen dituzten elkarte, talde eta bestelako eragileek haien jarduna etetea erabaki du Udalak.

Etenaldia:

  • Kiroldegia
  • Frontoia
  • Liburutegia
  • Musika Eskola
  • Ludoteka
  • Gaztelekua
  • Gazte Informazio Puntua
  • Udaletik ematen diren ikastaro guztiak
  • Ikasketa gela zerbitzua
  • Zerbitzu sozio-hezitzailea
  • Adinekoen Udal Eguneko Zerbitzua
  • Garraio egokitua: Bidez Bide eta Atera

Etenaldia Udalaren jabetzakoak diren egoitzatan:

  • AEK Euskaltegia
  • Sarobeko konpainiak: Aukeran dantza taldea, Egape dantza taldea, Aurrera Gure Ametsa dantza taldea, Antzerki taldea, Bertso eskola.
  • Jostalekua.
  • KZ Gunea.
  • Lekaio: Eskulan ikastaroak, Anabas taldea, Txanbolin txistulari banda.
  • Rol taldea.
  • Xake taldea

Ekitaldiak bertan behera

Bertan behera utzi dira gaur ospatzekoa zen ipuin kontaketa, igande honetan Saroben emititzekoa zen pelikula, hilaren 26an Urnietara bizitzera etorri diren pertsonei egitekoa zen ongi etorri saioa, Xoxoka Motor kirol klubek 29rako antolatua zuen slaloma eta egun horretan eskaintzekoa zen “Aioko” familia ikuskizuna.

Arretarako bulegoa

Irekita egongo da ohiko ordutegian, 7:30-14:30, baina beharrezkoa bada bakarrik joatea gomendatzen da udaletxera.

Espazio pribatuak

Jende pilaketak ematen diren espazio pribatuetako arduradueni (jatetxe, taberna, elkarte akademia…) arduraz jokatzeko deia luzatzen zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!