Koronabirusa

Urnietako Udalak Bertan herritarren arretarako zerbitzua itxi du eta hemendik aurrera udalarekiko harremanak telefonoz edo erregistro elektroniko bidez izango dira

Aiurri 2020ko mar. 16a, 16:03

Koronabirusaren hedapena geldiarazteko neurrien barruan, Urnietako Udalak Bertan herritarren arretarako zerbitzua ixtea erabaki du.

Beraz, hemendik aurrera, eta gutxienez datozen 15 egunetan, udalarekiko harreman guztiak telefonoz edo erregistro elektroniko bidez izango dira.

Hauek dira Udaleko sailekin harremanetan jartzeko telefonoak:

  • Bertan 943 00 80 00: gai orokorrei buruzko kontsultak egiteko.
  • Udaltzaingoa 943 00 80 90: segurtasun gaiekin loturiko kontsultak egiteko.
  • Kontuhartzailetza 943 00 42 24: gai fiskalekin lotura duten kontsultak egiteko.
  • Gizarte Zerbitzuak 943 00 83 49: behar sozialei buruzko kontsultak egiteko

Telefono horiek guztiak 8:00-14:00 bitartean izango dira herritarren eskura astelehenetik ostiralera, martxoaren 19 eta 20 salbu.

Bestalde, Udalak jakinarazten du “alarma egoera” indarrean dagoen bitartean epe administratibo guztiak eten egin direla: hala nola, dirulaguntzak eskatzeko eta dokumentazioa aurkezteko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!