Koronabirusa

Errefusaren edukiontziak egunero ireki ahal izango dira koronabirusa prebenitzeko erabilitako materiala botatzeko

Aiurri 2020ko mar. 17a, 09:45

Udalak espero du neurri hori behar duten pertsonek erabiltzea, eta hondakinak bereizteko orduan herritarrek izan duten jokabide ona ez aldatzea

Urnietako Udalak errefusa botatzeko edukiontziak behin-behinean egunero irekitzeko erabakia hartu du, material prebentiboak erabili behar dituzten pertsonek, hala nola eskularruak edo maskarak, erabili ondoren bota ahal izan ditzaten.

Material horiek kontu handiz bota behar dira errefusaren edukiontzira, poltsa batean sartu eta hermetikoki itxita, kutsatzeak saihesteko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!