Koronabirusa

Urnietako Udala lanean ari da elikagaiak edo botikak bere kabuz erosi ezin dituzten pertsonei laguntzeko

Aiurri 2020ko mar. 17a, 09:56

Urnietako Udala, Gizarte Zerbitzuen sailaren bitartez, lanean ari da, koronabirusaren ondorioz hartutako euste-neurrien ondoren, elikagaiak edo botikak bakarrik erostera irteteko arazoak izan ditzaketen pertsonak identifikatzeko.

Printzipioz, 65 urtetik gorako pertsonekin edo elbarriren bat dutenekin edo gaixo edo bakartuta daudenekin ari dira lanean. Dena dela, identifikatu gabe dagoen pertsonaren batek ere behar horiek balitu, Udaleko Gizarte Zerbitzuekin harremanetan jar daiteke laguntza eskatzeko: 943 00 83 49

Pertsona horien beharrei bere baliabideekin erantzuna ematen saiatuko da Udala, baina nahikoak ez badira, Udalari lan horiek borondatez egiteko eskaini zaizkion pertsonekin harremanetan jarriko da.

Zentzu horretan, Urnietako Udalak urnietarrak izaten ari diren jarrera eskuzabal eta eredugarria eskertu nahi du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!