Urnietako Udalak jarduera osagarriak eskaintzen ditu sail ezberdinen bitartez

Aiurri 2020ko mar. 18a, 14:58

Koronbirusaren ondorioz, Urnietako Udalak bere eraikinak ixteko erabakia hartu zuen, baina konfinamendu epean horien erabiltzaileei aukera alternatiboak eskaini asmoz, lanean ari dira Udaleko zenbait sail.

Gaztelekuak esaterako, gazteak entretenitu asmoz, bere instagram kontuaren bitartez (@gaztelekua_urnieta) hainbat proposamen igoko ditu denbora pasatzeko. Gaur, hieroglifikoak, errezetak eta eskulanak igo ditu, besteak beste.

Musika eskolak bestalde, ikasleek etxean ikasteko ohiturari eutsi ahal izateko lan dinamika berria martxan jarriko du. Horretarako, irakasleak haien ikasleekin harremanetan jarriko dira whatsapp edo posta elektroniko bidez etxetik lan egin ahal izateko.

Kirol saila bere aldetik, lanean ari da etxean ariketak egiteko hainbat bideo herritarren eskura jartzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!