Koronabirusa

Eskabideak egoitza elektronikoan aurkezten laguntzeko oinarrizko gida

Aiurri 2020ko api. 1a, 11:15

Koronabirusaren hedapena geldiarazteko Urnietako Udalak bere eraikin publiko guztiak ixteko erabakia hartu zuenetik udalarekiko harreman guztiak telefonora edo erregistro elektronikora bideratu dira.

Herritarrek aurrez aurreko zerbitzua ez izanagatik, Urnietako Udalari eskabideak egoitza elektronikoaren bidez bidaltzeko aukera dute. Bada, erregistro eletronikoa erabiltzen ez dakiten herritarrei zeregin hori nola egin daitekeen azaltzeko gida sortu da. Gida horretan, eman behar diren pausoak azaltzen dira; Udalaren webgunean eskuragarri dago gida.

Honatx gida jaisteko esteka: Urnietako Udala

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!