Bolondresen lana
Bolondresek “laguntza eskatuz Udaleko Gizarte Zerbitzuetara deitu duten 8 pertsonei eman diete erantzuna”. Eta aste honetarako ere zeregina badutela iragarri dute. Bestalde, Gurutze Gorriaren bitartez eta Caritasekin elkarlanean, oinarrizko elikagaien beharra duten 23 familiei elikagaiak helarazi zaizkie.
Adinekoei deiak
“Gizarte Zerbitzuetako langileek etengabe lanean dihardute bakarrik bizi diren adineko pertsonei deiak eginez, nola dauden jakiteko eta laguntza eskaintzeko. Denbora tate honetan 306 telefono zenbakitara deitu dute, eta 228 pertsonekin hitz egitea lortu dute. Pertsona batzuei gainera, behin baino gehiagotan deitu zaie”.
Konfinamendu egoerak gutxienez apirilaren 26 arte iraungo duenez, Udalak Gizarte Zerbitzuetara deitzeko oharra zabaldu du:
-
Telefonoa: 943 00 83 49
-
Ordutegia: 8:00-15:00 astelehenetik ostiralera.
Udalaren eskertza
herritar boluntario taldea oinarrizko zerbitzuak eskaintzeko lanean ari da, martxoaren 27az geroztik. Urnietako Udalak “eskerrik beroenak adierazten dizkie momentu zail hauetan laguntza eskaintzen ari diren pertsonei, eta baita, laguntza hori eskaintzeko prestutasuna erakutsi dutenei ere. Izan ere, herritar dezentek eskaini dute haien burua laguntzeko”.